XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ama bat hiru alabekin bizi zen: beren izenak Erroxa, Argi eta Maritxu ziren.
Etxeko atarian josten jarduten zuten laurok.
Egun batetan amak esan zien: - Lana lehenengo bukatzen duena, gora igoko da, ogi eta eztia jatera.
Erroxak bukatu zuen lehen eta gora joan zen; baina goian ahuntz basati bat zegoen, eta berak esan zion: - Uuuuuu! Ahuntz basatia nauzu,
mendiz mendi nabilena,
kris-kras jateko prest
Erroxak ez zion sinetsi eta gora igo zen; eta ahuntzak jan egin zuen.